Ipuina
KOLOREEN MUNDUA
Koloreen munduan kolore bakoitzak bere izaera du.
Berdea. Berdea oso kolore dibertigarria izateaz gain , oso osasuntsua ere bada! Naturaren kolorea da. Berdea letxugaren eta belarraren kolorea da!
Eta gainera, berdea umeen mukien kolorea da!! Mmmmm….
Zein kolore polita!!!
Horia . Horia kolore distiratsua da, beti irribarre dago eta oso alaia da!
Horia eguzkiaren kolorea da, mmmm… Zein kolore beroa! Eguzkiaren kolore horia heltzen zaidanean oso gustura nago!
Eta gainera, parkean jaten ditudan aspito goxoak ere horiak dira!!! Mmmm…
Zein kolore polita!!!
Laranja. Laranja oso kolore indartsua da.
Goizean laranja zukua hartzen dugun bakoitzean energiaz betetzen gara! Wau!
Eta gainera, gure ipuin amaieretako kalabaza goxoak ere laranjak dira!
Zein kolore polita!!!
Marroia. Marroia oso kolore zikina da. Buuuaaaaahhhhhhjj!!!
Marroia, parkean zikintzen naizenean guztietan nire arropetara dator eta gero garbigailura sartu behar izaten dugu!!
Eta gainera, badakizue zer? Marroia ume guztien kaketan dago!!! Buahhhh…..
Zein kolore polita!!!
Gorria. Gorria bihotzaren kolorea da eta sentimendu guztiak asko bizitzen ditu. Pertsonak asko maite ditugunean gorria haaaaaannnnditu egiten da.
Eta gainera, marigorringo txikiak ere gorriak dira!! Zerk gehiago du kolore gorria? (beraien erantzunak)… Baaaai!!!!
Nahi al duzue sekretutxu bat kontatzea? Pailazoaren sudur borobila ere gorria da!!
Zein kolore polita!!!
Zuria eta beltza. Zuria eta beltza beti elkarrekin doaz, ipurditik lotuta daudelako! Eta badakizue zer? oso gezurtiak dira.
“Zuria dator! Zuria dator! “– esaten dugun bakoitzean, bat-batean zuria ezkutatu eta zas!! Beltza agertzen da!!!
Eta gainera, mendiko behiak eta zebrak ere zuri-beltzak dira!
Zein kolore politak!!!
Aiiiii… Bi kolore geratzen zaizkigu!: Urdina eta arrosa.
Arrosa eta urdina oso kolore eskuzabal eta ausartak dira eta gainera beti jolasean daude! Yupiii!!
Baina arrosari pentsatzea eta erabakitzea debekatu zioten. Bakarrik panpinekin jolastea usten zioten.
Urdinari aldiz, negar egitea eta beldur edukitzea debekatu zioten. Ooohhh! Bakarrik pilotarekin jolastea usten zioten.
Baina, badakizue zer? Arrosari pilotarekin jolastea asko gustatzen zitzaion eta aldiz, urdinari panpinekin jolastea.
Orduan, egun batean beraien jostailuak trukatu egin zituzten.
- Arrosa, baina zergatik zaude pilotarekin jolasten? Urdina bihurtuko zara!!! – esan zuen laranjak. Zu arrosa zara eta panpinekin jolastu behar duzu!!
Eta orduan arrosa oso oso triste jarri zen. Beraz, urdina eskutik heldu eta elkarrekin ihes egitea erabaki zuten.
Horrela, urruti egonda, askatasun osoz nahi zutenera jolasten zuten! Negar egin nahi zutenean negar egiten zuten! Honela, erabakiak hartzeko aukera lortu zuten!
Eta orduan arrosak esan zuen:
Ideia bat bururatu zait urdintxo. Beti pozik eta aske bizitzeko… nahastu egingo gara eta kolore berri bat sortuko dugu!!! Horrela ez gaituzte inoiz aurkituko!!!
Eta zas!!! Kolore morea jaio zen!
Zein kolore polita!!!
Oso kolore azkarra, bizia, ausarta, sentikorra, dibertigarria, askea eta alaia da!! Eta gainera beldurra daukan bakoitzean kolore moreak negar egiteko aukera du. Orain gainera, moreak nahi duenera jolastu dezake inolako oztoprik gabe.
Zein kolore polita!!!
Horregatik, morea aske bizitzea erabaki duten ume guztietan dago.
Zuek morea daukazue???
No hay comentarios:
Publicar un comentario