KOLOREEN MUNDUA" IPUINA
ZER EGINGO DUT?
Itziar Estrella naiz eta nire praktikak Galdakaon, Eguzkibegi ikastolan egingo ditut. HH. 5-ko gelan, 5-6 urteko haurrekin .
Modulu Lanan landuko dugun ipuina oso egokia eta interesgarria iruditzen zait, kasu honetan umeen ahozkotasuna lantzeko eta sustatzeko. Modulu Lan hau egiteko CUENTOS PARA ANTES DE DESPERTAR (Nunila Lopez Salamero, Mirian Cameros Sierra) liburuko LOS COLORES ipuina aukeratu dugu. Eta euskaratzeaz aparte bertsio berri eta egokiago bat sortu dugu haur hezkuntzako umeentzat; “Koloreen mundua”.
Beraz, KOLOREEN MUNDUA deituriko ipuina erabiliko dut haurren ahozkotasuna landu ahal izateko nire practicum II-an, NARRAZIO TESTU bat. Honekin lortu nahi dudana umeen narrazio munduan barneratzen joatea izango da, narraketa landuz. Gero jorratuko ditudan jarduerekin, ekarrizketa eta eztabaida landuko dut ere, iritziak eman ahalko dituzte eta beraien desadostasuna plazaraziz.
Zein da helburua?Zer hatuko dut kontutan?
Ahozkotasuna lantzeko ez dut bakarrik ipuina kontatuko, ipuina hasi baino lehen eta ipuina ostean jarduera desberdin batzuk egingo ditut, haurrekin ahozkotasuna landu ahal izateko.
Jardueraren (ipuin kontaketa) aurretik, koloreei buruzko galderak egingo dizkiet, gaian kokatzeko, bere ezagupenak eta interesak jakiteko. Ze kolore ezagutzen dituzte? zeintzuk dituzten gustokoen eta zergatik? kolore ilunak edo argiak gustoko dituzten? beren arropen kolorea errepasatu, gelan dauden objektuen kolorea...

Gero ipuin kontaketari ekingo diot, entonazioari garrantzia emanez eta pertsonai desberdinen ahotsa aldatuz, harridura edo galdera esaldiak azpimarratuz eta haurren interbentzioa askea izango da, hau da galderaren bat edo zalantzaren bat baldin badaukate, momentuan argitzeko aukera izango dute, beti ipuinarekin harremanetan dagoen zerbait baldin bada.
Ipuinaren ostean, haurren ulermena egokia izan bada argitzeko eta ahozkotasuna lantzeko ere zenbait galdera egingo dizkiot ipuina ulertu duten ziurtatzeko eta zalantzak baldin badituzte plazaratzeko denbora utziz.
Ipuinaren jarduerarekin amaitzeko koloreekin harremanetan dagoen joko bat planteatuko dut. Joko honetan, ume bakoitzari kolore bat izendatuko zaio, koloreak errepikatu ahalko dira ume kopuruaren arabera eta ume bakoitzak izendatu beharko du kolore hori duen objekturen bat eta esaldi bat egin. Adibidez: gorria kolorea duena, esan ahalko du: Tomateak gorriak dira. Niri asko gustatzen zait makarroiak tomatearekin jatea.
Jokoaren beste atal bat izango da klasean dauden objektuak bere kolorearekin identifikatzea eta beste esaldi bat egitea eta kolore horri buruz ze pentsatzen duen azaltzea.
Ekintza hauekin koloreak ezagutzeaz aparte, bere ahozkotasuna landuko dut bai galdera erantzunen bitartez eta bai jokoen bitartez.
Guzti hori modu egokian gauzatzeko, zenbait ezaugarri kontutan hartuko ditut; Espazioa (Gelaren antolamenduari, non kontatu ipuina), denbora (zenbat denbora eskainiko diodan ipuinari eta zenbat aurreko eta ondorengo jarduerei), testuinguruari, ipuin kontalariari (kasu honetan ni izango naiz); jarrera, entonazioa, baliabide materialak eta keinuak, umeen jarrera eta partehartzea, edukiak (zer landuko da) eta hizkuntza (umeei egokitutako hizkuntza erabiliz, beraien ulermena errazteko helburuarekin).
No hay comentarios:
Publicar un comentario